Incendios
WAJDI MOUAWAD
Obrari buruz
«INCENDIOS»
Utopian konpainiak “Incendios” obrarekin jarraitzen du, eta hori “Ofelia” obrarekin hasi zen, BAKEAri kantu bat, gizateriari kantu bat, zentzutasunari kantu bat egiten dioten obrak antzezten. Wajdi Mouawad zuzendari duen “Incendios”, gogoeta sakonago bat egitera garamatza, gerra etengabeak bizi dituzten herriei buruz, bakea sinatu ondoren ere mina amaitzen ez den herrialdeetan. Pertsonen arimak suntsitu izana ezin da aldatu. Utopian konpainiak alarma sortu nahi du bere lanetan, gure izenean beharrezkoak ez diren gerrak egitea EZ onartzeko. BAKEAREN kulturaren alde egin dezagun, hori da zentzuzkoena. Egileak irtenbideak ere ematen dizkigu: heziketa eta ezagutza.
LABURPENA
Nawal Marwan hil egiten da bost urtez isilik egon ondoren eta bere haur bikiei gutun bana uzten die, bat bere aita aurkitzeko eta bestea bere neba aurkitzeko.
Nawalen lagun Hermil Lébel notarioa eta testamentu albazeak lagunduta, azken borondateak betetzeko, Jeannne eta Simon bikiek iragan tragiko bat erakutsiko dien bidea egingo dute. Bidaia abiarazle honek oraina eta iragana batuko ditu, eta gerraren miseria eta izugarrikeria modu poetiko eta ederrean ezagutzeko aukera emango digu, bihotza harrotzeko kontakizun epiko batean.
Antzerkiak memoriaz eta jatorriaz hitz egiten du. Baita galdutako duintasuna berreskuratzeaz ere. Noski, hezkuntzaren eta ezagutzaren ahalmena eta indarra ere lantzen du.
Wajdi Mouawad XXI. mendeko Shakespeare bilakatuko da obra honekin. Gaur egungo arte eszenikoen ezinbesteko autorea da.
Fitxa artistikoa
Dramagintza
Wajdi Mouawad
Zuzendaritza
Carlos Baiges Valdemoro
Aktoreen zerrenda
Javier Ausin: Hermile Lebel, Abdessamad, Malak
Unai Baiges: Simon
Arrate Núñez: Jeanne
Ethan Cagigas: Wahab, Ralph, Antoine, Miliciano, atezaina, gizona, Chamseddine
María F de Viana: Nawal gaztea
Haizea Baiges: Elhame, medikua, gida
Marisa Fernández: Jihane, Sawda
Arantxa Iurre: Nazira, Nawal
Felipe Hodgson: Nihad