Iraupena
30 minutu
UTOPIAN sorkuntza garaikideko espazioak, Getxoko hezkuntza zentroei zuzendutako proiektu bat sortu du. Helburua da udalerriko haurrek eta gazteek arterako eta kulturarako duten eskubidea bermatzen laguntzea.
– Zure gelan Agenda 2030ko GJHak lantzen dituzu?
– Zure gelan sormena sustatzen duzu?
Hala bada, aukera paregabea da proiektuaren berri emateko: “Gazteak antzerkira hurbiltzea, proiektu pedagogiko eta programazio iraunkorreko proiektu baten bidez”. Proiektu hori martxan jarri nahi dugun Agenda 2030 eta Garapen Iraunkorreko Helburuak lantzeko konpromisoa hartu duten Lehen Hezkuntzako Getxoko eta inguruetako ikastetxeekin.
martxoaren 27an, Antzerkiaren Mundu Egunean, 9:15ean
Gonbidatuta zaudete, martxoaren 27an, Antzerkiaren Mundu Egunean, 9:15etik-9:45era webinar informatibo batera: “MUNDUA ALDATZEN DUEN TANDEMA” IGazteak antzerkira hurbiltzea, proiektu pedagogiko eta programazio iraunkorreko proiektu baten bidez”
Web mintegi baten bidez, Begoña Guzmán UN Etxearen (UNESCOren EAEko elkartea) arduradunak Agenda 2030 betetzeko gako batzuk partekatuko ditu eta Hezkuntza Artistikoak hezkuntza barneratzailea, parekoa eta kalitatezkoa nola lortzen laguntzen duen azalduko du.
Uste dugu unea dela hezkuntzak eta kulturak elkarrekin lan egin dezaten, eta Getxo lan horren erreferente izan daiteke Agenda 2030 betetzeko. Izan ere, gaur egun, erakundeak ere biztanleriaren segmentu horretaz (haurrak eta gazteak) arduratzen ari dira.
Izena emateko formularioa betetzean, zurekin harremanetan jarriko gara Webinarraren link-a helarazteko, Zoom bidez izango dela.