IKUSLEEN KLUBA
SUA – SALA UTOPIAN ARETOA
Utopian Aretoko Ikusleen kluba antzerkia, dantza eta musika gustuko duten pertsonentzako proiektua da, eta bakarrik bertaratzeko abantailak eskaintzen dizkizu, baita arte eszenikoekiko interesa duten beste pertsona batzuekin batera joateko ere.
Gure ikuskizun aretoak pentsatzeko eta manipulatuak ez izateko, barre eta negar egiteko eta, finean, sentitzeko gogoa duten ikusleen elkargunea izan nahi du. Utopian Aretoa, libre izateko artea eta kultura maite duten Euskal Herriko eta estatuko antzerki konpainien eta ikusleen irla bat.
ABANTAILAK
KLUBAREN BAZKIDE IZATEAGATIK
- Utopian konpainiaren hiru ikuskizunetara DOAN joateko aukera.
- DOAKO edaria (freskagarria edo garagardoa) emankizun bakoitzean.
- DOAKO sarrera hiru lagun ekarriz gero.
- Txartel pertsonalizatua, sarreran % 10eko deskontua izatea dakarrena.
- Lehentasuna gure besaulki patioan esertzeko.
- Hitzaldi eta lunch esklusiboa konpainiarekin emankizunaren ostean.
- Ikustera joaten zaren lan bakoitzeko bi sarrera zozketatuko dira Golem Alhondiga zinemetarako.
- Ikuskizunari buruzko informazio gehigarria.
Abantaila guzti horiez gozatu ahal izango duzu gure ikusleen klubeko kide egiten bazara, urtean soilik 50 euro ordainduta (2022ko irailetik 2023ko irailera arte).
Eta orain ematen baduzu izena, maiatza eta ekaina oparituko dizkizugu abantaila guztiekin.
IZEN EMATEA
Izena eman dezakezu Utopian Aretoko leihatilan edo harremanetarako gure galdetegi hau bete: