UNAI BAIGES
TEPSIS ANTZERKI TALDEKO EKOIZLEA ETA AKTOREA
TEPSIS ANTZERKI TALDEKO EKOIZLEA ETA AKTOREA
Oso txikitan sartu zen antzerki munduan. Getxoko Antzerki Eskolako irakasleen prestakuntza jaso zuen aktore, dramaturgo eta zuzendari izateko. Hogeita hamar obra eta dozena bat animazio egin ditu dagoeneko. Gainera, zazpi urte daramatza antzerki eskolak ematen hainbat ikastetxetan, bai euskaraz, bai gaztelaniaz. Bere ibilbidean zehar, lorpenik nabarmenenak «Aktore Protagonista Onenaren» sariak izan dira, 2014an eta 2016an. Sariak lan hauekin lortu zituen: «En lo mas crudo del crudo invierno» obran Joe izan zen eta «Paren el mundo 2.0» obran, aldiz, Eusebio.
Ekoizle gisa egin zuen lehenengo obra, «Despierta! Retablos de la vergüenza», 2017ko Habanako Antzerki Jaialdian aukeratu eta aurkeztu zuten; halaber, Habanako Alicia Alonso antzokian antzezteko aukeratu zuten eta arrakasta izugarria eskuratu zuten.
En lo mas crudo del crudo invierno
Paren el mundo 2.0
Despierta! Retablos de la vergüenza