CARLOS BAIGES VALDEMORO
AKTOREA, ESZENA ZUZENDARIA ETA IRAKASLEA
AKTOREA, ESZENA ZUZENDARIA ETA IRAKASLEA
Leioako UPV/EHUn egin zituen Arte Ederretako ikasketak. 1985 urtean hasi zuen aktore izateko antzerki prestakuntza, Laboratorio William Layton eskolan.
1985-86 urtean profesionalizatu zen aktore gisa, Espainiako Antzerki Klasikoko Konpainian, “Proceso a Besteiro” obrarekin. Interpretazioko maisu handiak ezagutu zituen gertutik eta haiekin ikasi zuen, besteak beste: Carlos Gandolfo, Jose Carlos Plaza, Luis Olmos, Juan Pastor, Jose Pedro Carrión eta John Strasberg. Inprobisazio eta interpretazioko irakasle gisa espezializatu zen Getxoko Antzerki Eskolan, eta 96 Unicornios konpainia zuzendu zuen.
UTOPIAN sorkuntza eta prestakuntza espazioko kide fundatzailea da 2012. urtetik. Antzerkia, dantza eta musika jorratzen dira zentroan, eta berak sormeneko lana nahiz pedagogikoa egiten jarraitzen du bertan.
Ophelia
Yo…en un banco verde
Rumbo desconocido