
GOUTAS TEATRO
IRAUPENA: 90 minutu
HAUR ETA GAZTEENTZAKO ARTE ESZENIKOEN EGOITZA
Lorca, Cernuda, Buñuel eta Zambranok helburu bat zuten: Espainiako herririk urrunenetara eta ahaztuenetara iristea, Buster Keatonen musika, liburuak eta filmak bertara eramanda. Gaur haiek hasi zutena amaituko dugu. Misio pedagogikoek inspiratzen dute komedia fisikoko ikuskizun hau: zuzeneko musika, proiekzioak eta istripuak, etab. Gure heroiaren ezbehar eta ideia txar ugari, zinema mutuko filmak ikusleen aurrean bizia hartzea eragingo dute. Kontuz!: Paseando a Buster antzezlanean aktoreak erori, irristatu eta estropezu egin arren, denak ondo daude. Profesionalak dira. Hori espero dugu.
“Gure helburua da Misio Pedagogikoek herrietan eragiten duten harridura sentsazioa berreskuratzea. Lorca, Buñuel, Salinas, Zambrano artistak herrietara heltzen ziren eta plazan espazio bat sortzen zuten. Ez zuten ezer irakatsi nahi, esperientziak partekatu baizik, belaunaldien artean, gizarte mailen artean eta generoen artean. “
Goutas antzerki konpainiak bere burua konpainia herrikoitzat hartzen du: gizarte ehunetik eta gizarte ehunerako sortua. Konprometituta dago: Gizarteak nortasuna eraikitzen jarraitzeko ahaztu ezin dituen istorioak kontatzen.

Paseando a Buster obran, konpainiak gure iraganaren parte diren istorio horien alde egn du, zinema mutuaren hizkuntza unibertsal horren alde, jendearekin elkarreraginean musika sortzearen magiaren alde eta mundua aldatzeko hezkuntza proiektuaren alde.
FITXA ARTISTIKOA:
Zuzendaritza: Susana Alcantud
Sorkuntza eta interpretazioa: Jaime Pastor
Zuzendaritza laguntzailea/Bideografia: Roberto del Castar
Ideia originala: Davel Puente
Sorkuntzan laguntzailea: Misha Usov (Clown – Cirque du Soleisl (TOTEM), Avner Eisenberg (magoa, komikoa eta clown). The International Festival du Cirque (Monte Carlo) saria irabazi zuen.
Ekoizpena: Goutas konpainia
Agertokia/Argiztapena: Ezequiel Nobili
Teknikari burua: Joaquín Hermo
Agertokia eta dekoratua: Le Moulin Jaune eta Gabriel Hermo
Musika aholkularitza: Ángela Lobato
Administrazioa: La Cantinela, kultura sorkuntza (Madril)
Argazkigintza: Beatríz S. Picazo eta Gabrielle Lubtchansky
Prentsa: Dúas proiektua – Amanda HC





