
ÁBREGO TEATRO
IRAUPENA: 60 minutu
Antzerki hau José Hierro egilearen “Lear en los claustros” poemak zeharkatzen du. Poema horrek dena galdu duen errege baten gainbehera islatzen du. Berak maitatua izatea besterik ez du eskatzen, errealitatetik behin betiko desagertu baino lehen.
Obrak aurrera egin ahala, ahanzturan desagertzeko joera duen oroimenaren puzzlea osatuz doa, geruzak gehituz, batzuk aktorearen errealitatez eta bizipenez sortuak eta beste batzuk fikziozkoak, bere ibilbidean zehar interpretatutako pertsonaiena, errealaren eta imajinarioaren arteko oreka finean, publikoari antzerkiaren zirrikituak erakutsiz, gorputzean eta ariman bizitako lanbide baten trikimailuak. Bizitzaren simulakroa den drama honetan denek itxurak egiten dituzte. María Vidal aktoreak itxurak egiten ditu; Lear pertsonaiak ere; Hierro poetak ere, baita Pati Domenech antzerkigile eta zuzendariak ere. Antzerkia bizitza bera bezalakoa da: ezer esan nahi ez duen ipuina, txoriburu batek amorruz beteta kontatzen duena, edo Hierrok dioen bezala: Azken finean, dena izan da ezereza… azken finean, horrenbeste ezertarako.

FITXA ARTISTIKOA:
Aktorea: María Vidal
Jantziak: Paula Roca
Mugimenduaren analisia: Orlando Peláez
Argazkiak eta bideoak: Áureo Gómez
Diseinu grafikoa: Nikolina Radulovic
Zuzendaritza: Pati Domenech




