
CALEMA PRODUCCIONES
IRAUPENA: 60 minutu
Nolakoa izango litzateke zure nortasuna bilatzea errealitate birtuala eta ukigarria lausotzen diren mundu batean? Aurre egitea besteek zugandik espero dutenari edo besteek zugandik espero dutela uste duzunari. Gai al gara ezarritako sistemaren puntu itsuak aurkitzeko? Bada, existitzen al dira puntu itsu horiek?
Espaniar-ekuadortar koprodukzio honek Iberescena programaren laguntza du eta ikerketa prozesu sortzailea da. Premisa agertoki zehaztu batetik abiaraztea da, eta ez testu batetik Horregatik, Contratiempo izenburua eta testua sortze prozesuan zehar agertzen dira, eta testua eszenatokian bertan idazten da. Lanean hastean, antzezlekua da zehaztu eta aldaezin mantentzen den bakarra, testua ehuntzeko denbora mugatua dago, sorkuntza prozesuak iraun duen 45 egunetan.
Obran proposatzen den gaia errealitate birtuala eta ukigarria dira. Bi espazioetan barrena murgilduko gara eta bertan, nortasuna bilatzeko bidean, hiru aktoreek urpean bilatuko dute zein den beraiek aukeratzen dutena: Birtuala, ukigarria edo biak? Dena ezarrita dagoen mundua da, eta nahi edo ez, sistemak eskaintzen duen bidea aukeratzen duzu. Batzuetan, pertsona batzuek beren burua zalantzan jartzea lortzen dute, gutxienez, zalantzan jartzen dute benetan hori ote den bizi nahi duten mundua
FITXA ARTISTIKOA:
Aktoreak: Mario Suárez, Fernanda Barrio y Jorge Parra
Testua Carolina Calema
Zuzendaritza: Carolina Calema
Zuzendaritza laguntzailea: Paula Ratia de la Gala
Eszenografia: Gustavo Brito
Argiztapena: David Vizcaíno
Soinu espazioa: Sergio Urcelay
Jantziak: Calema Producciones
Ekoizpen zuzendaritza Carolina Perelman
Komunikazioa: Verónica Imedio Pérez
Ekoizpena: Calema Producciones con la ayuda de Iberescena
SARREREN SALMENTA: https://entradium.com/events/contra-tiempo-calema-producciones