
LABU TEATRE
IRAUPENA: 50 minutu
6 urtetik aurrera
IRAGANEKO ARGIAK DENA ARGITZEN DU
Ostatu zahar batean bizi den neska batek bidaiari atsegin baten bisita jasoko du, ustekabean. Bere bihotzeko ateak eta leihoak inoiz bezala irekiko zaizkio. Bisita berezi horrek ustekabeko bide berri batean murgilaraziko du protagonista.
Aldaketa onartzea, aldaketa horiek (handiak zein txikiak) bizitzan zehar nola aldatzen gaituzten onartzea, eta aldaketa horiek ahalik eta hoberen kudeatzea eta bideratzea. Oroitzapen baten amaiera, norbait galtzea edo maite duzun hori galtzea.
LaBú konpainiak ikusleek (txikiak zein naguiak) sentitzeko, berpizteko, hunkitzeko eta galtzeko gogoeta eta askatasun giroa sortzen du, hori laguntzeko poetikaren bidez.
IKUSKIZUN ONENAREN SARIA BUCARESTEKO 2017ko FITC NAZIOARTEKO JAIALDIAN (RUMANIA)
“Gure ikuskizunean eszena dramatikoak daude, koadro bisualen bidez irudikatuta. Irudien bidez emozioak iradokitzea gustatzen zaigu, ikuslea bere irudimenaren bideetan barrena bidaiatzeko eta adimenaz harago dauden sentsazioak nabaritzeko.”
“Gure pasioa edertasuna izatearen oinarrizko elementu gisa irudikatzea da, edertasuna baliotzat jota. Gizakion hauskortasuna ederra da, eta mundu latz honetan, garrantzitsua da etxeko txikienek zein nagusiek edertasun hori baloratzen ikastea.”
FITXA ARTISTIKOA:
Ideia originala eta zuzendaritza: Anna Ros
Sorkuntza eta interpretazioa: Anna Ros y Andreu Sans
Eszenografia: LaBú Teatro
Txotxongiloak eta objektuak: Martí Doy
Jantzien diseinua: Iztok Hgra
Argien diseinua: Joan Grané
Teknikaria biran: Sergi Illa
Musika eta soinu sorkuntza: Marcel Fabregat y Joel Condal
Diseinu grafikoa: Andrea Contreras
Argazkigintza: Oskar Alvarado y Arian Botey
Bideoa: Julián Waisbord
Musika orginala: BIANCO